Hasi saioa

Linean erosteko eta ETXEONDO webgunea erabiltzeko Baldintza Orokorrak

Zerbitzuaren zehaztapen eta baldintza hauek www.etxeondo.com webgunean (aurrerantzean, “Webgunea”) dira aplikagarri. Horietako webguneen edozein informazio, agiri, grafiko, film osagai, musika edota zerbitzuren erabilera ere estaltzen dute baldintzok.

Webgunearen titularra eta operadorea ESTAMPACIONES ARTESANAS, S.A. sozietatea da (helbidea: Laskibar industrialdea, 1-1a. lokala, 20271, Irura, Gipuzkoa, Espainia; IFZ: A20087813 (“ETXEONDO”).

Webgune honen bidez erosketa-eskabidea egiten duzunean, zu (kontsumitzaile gisa) eta ETXEONDOren artean salerosketa-kontratua formalizatzen da; kontratu hori zehaztapen eta baldintza hauek zuzenduko dute, baita, berariaz, jarraian zehaztuko diren erosketa-baldintza orokorrek ere.

Linean erosteko eta webgunea erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

1. Aplikagarritasuna.

Baldintza orokor hauek hauei aplikatuko zaizkie:

  1. Webgunean eskuragarri dauden produktuen eskariak, Europako kontsumitzai-leek egindakoak; eta
  2. webgunearen informazio, agiri, grafiko, film, ezaugarri, musika edota beste zerbitzu batzuen erabilera.

2. Eskariak.

2.1. 2.1. Eskariak egiteko betekizunak.

Webgunean eskari bat egiteko, kontuan izan:

  1. Gutxienez 16 urte izan beharko dituzula.
  2. Kontsumitzaile izan beharko duzula, ez banatzaile.

2.2. Eskabidea egitea.

Eskabidearen prozesua bukatzean, “Erosi” botoia sakatzen duzunean, eskabideak lotetsiko zaitu. “Erosi” botoia sakatzean, eskabidea egiten diozu ETXEONDOri, eta ekintza horrek, lineako erosketaren prozesuaren azken pantailan agertzen zaizun zenbatekoa ordaintzea dakar. ETXEONDOk zure eskabidea jaso ondoren, Webgunean jaso izanaren berrespena agertuko da automatikoki, zure eskabide-zenbaki eta erositakoaren informazioarekin. Une horretan formalizatuko da erosketa-kontratua.

Zure helbide elektronikora, eskariaren berrespen automatikoaren kopia edo eskabidean ondoren egingo den edozein aldaketa, ETXEONDOk onartuta, bidaliko da. ETXEONDOk gomendatzen dizu kopia hori inprimatu edo jaistea, geroan kontsultatu ahal izateko.

2.3. Eskariaren baldintzak

Webgunean eskariak erabilgarritasunaren arabera beteko dira. ETXEONDOk, eskabide-berrespen automatikoaren ostean, zure eskaria ez onartzeko edo erosketa-kontratua indargabetzeko eskubidea erreserbatzen du modu esplizitu-an, baldin eta jarraian adieraziko diren egoerak gertatzen badira (besteak beste). ETXEONDOk ez du inolako erantzukizunik izango gerta daitezkeen kalte edo kostuengatik (ordainketa guztiak itzuliko dira). Horra hor egoerak:

  1. Produktua eskuragai edo stockean ez badago.
  2. Produktuaren fakturazio-informazioa zuzena edo egiaztagarria ez bada;
  3. ETXEONDOko segurtasun-sistemek zure eskaria bitxitzat edo iruzurgarritzat hartzen badute;
  4. 16 urtetik beherakoa bazara;
  5. Banatzailea bazara;
  6. Eskainitako salneurrian akats nabaria badago;
  7. ETXEONDOk produktua adierazitako helbidean entregatzerik izan ez badu;
  8. Webgunearen informazioan ortografiako, salneurrietako edo beste era bateko akats nabariak badaude.

Halaber, gainerako erabiltzaileei gure eskaintzak eta produktuak eskuratzea eragozten dieten teknika automatizatuen bidez (bots edo scripts direlakoak) egiten diren eskari masiboak baliogabetzeko eskubidea erreserbatzen du ETXEONDOk.

2.4. Datuak egiaztatzea

Zure eskaria ETXEONDOri bidaltzen diozunean, ETXEONDOk horren gainean egiaztapenak egin ahal izango ditu, hori izapidetu aurretik. Hortaz, zure helbidea eta kaudimena egiazta daitezke, baita iruzurrik dagoen ere. Iruzurrari dagokio-nez, ETXEONDOk egiaztapen automatiko batzuk egiten ditu erosketa guztietan, arruntak ez diren edo iruzurgarriak izan daitezkeen salerosketak bahetzeko. Webgunean iruzurrik dagoen susmatzen bada, ikertu egingo da eta, hala balegokio, horren kontra akzio judizialak jarriko dira.

3. Produktuen kalitatea eta zainketa

Gerta liteke produktuen kolorea eta beste alderdi batzuk pixka bat aldatzea, argazkiaren digitalizazioa, bistaratzeko teknologiak edo beste zio tekniko batzuk direla eta. ETXEONDO ez da aldaketa horien erantzulea izango.

ETXEONDOk gomendatzen dizu etiketetan produktuak garbitu eta zaintzeko idatzita dauden jarraibideei jaramon egin diezaiezun. ETXEONDO ez da produktuak behar ez bezala erabiltzeagatik, esate baterako, jarraibideek esandakoaren kontrakoa egiteagatik, gertatzen diren kalteen erantzulea izango.

4. Salneurria

ETXEONDOk Webgunean agertzen diren datu, azalpen eta salneurri guztiak bermatzeko ahal beste egiten badu ere, akatsak gerta daitezke. ETXEONDOk zuk eskatutako produkturen baten salneurrian akatsik aurkitzen badu, ahal bezain laster jakinaraziko dizu eta zure eskaria salneurri zuzenarekin berriz berresteko ala eskaria bertan behera uzteko aukera emango dizu. ETXEONDOk zurekin harremanetan jartzerik ez badu, eskaria baliogabetutzat hartuko du. Zuk baliogabetzen baduzu, baina ordaindu baduzu, diru guztia itzuliko zaizu. Dagokionean, salneurrien barruan BEZa egongo da. Bidalketa-kostuak modu gehigarrian zordunduko dira.

5. Ordaintzea

Zure eskaria jaso ondoren, ETXEONDOk, zure baimenaren aurretik, zure ordainketa-txartela egiaztatuko du, salerosketa burutzeko diru nahikoa dagoen egiaztatzeko. Baimenaren aurretik egin ohi den egiaztapena egin arte ez da produkturik bidaliko. Ordainketa prozesatu ostean, zure txartelean zordunduko da zenbatekoa.

6. Bidali eta entregatzea /h3>

6.1. Entregatzea

Astelehenetik ostiralera entregatuko da produktua. ETXEONDOk ez du jaiegun jakin batzuetan entregatzen. Webgunean agertzen diren herrialdeetako zerrendako bizileku edo bulegoa den helbide batera bidalitako eskaria bakarrik entregatuko du.

6.2. Bereiz entregatzea

Posible bada, ETXEONDOk batera entregatuko ditu eskatutako produktuak. ETXEONDOk eskariaren entrega banantzeko eskubidea erreserbatzen du.

6.3. Ikuskatu entregatzean

Produktua entregatzen zaizunean, egiaztatu paketeak kalterik duen. Ez onartu bidalketa produktuetan kalteak badaudela ikusten baduzu.

6.4.Bidalketa-tarifak

Egungo tarifak aldatu ahal izango dira eta zure erosketaren laburpen-agirian jakinaraziko dira. Dena den, erosketa jakina formalizatu ondoren, tarifak berberak izango dira. Bidalketa doakoa izan daiteke.

7. Itzuli eta baliogabetzea

7.1. Zure eskaria, entregatu aurretik baliogabetzea

Erosketa formalizatu ondoren, ezin izango da eskaririk baliogabetu. Hala ere, indarreko legeriaren arabera, atzera egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu, helbide elektroniko honetan: info@etxeondo.com

7.2. Eskabideak itzultzea, entregatu ondoren – produktu akastunak

Entregatu zaizkizun produktuak akastunak badira edo zure eskariarekin bat ez badatoz, horiek itzultzeko eskubidea izango duzu. Akatsa aurkitu eta 2 hilabeteko epean egin ahal izango duzu. Ekintza horrek ez du inolako eraginik izango zure lege-eskubideetan. Zure erreklamazioa justifikatuta badago, salneurria eta bidalketa-gastuak itzuliko zaizkizu. Nola itzuli jakiteko, jo Webgunearen laguntza atalera.

7.3. Atzera egiteko eskubidea erabiltzea

Edozein zio dela eta, eskatutako produktuekin pozik ez bazaude, itzuli ahal izango dituzu 30 egutegi-eguneko epearen barruan, zergatirik adierazi gabe, baldin eta produktuak garbitu edo erabili ez badira.

Ezin izango da honen bidez aldatutako produkturik itzuli: soinu- edo bideo-grabazio zigilituak edo programa informatiko edo ikus-entzunezko produktu zigilituak, zeinetan zigilua apurtu den.

ETXEONDOri produkturen bat itzuli nahi duzula jakinarazten badiozu, ETXEONDOk ordainketa guztiak itzuliko dizkizu, bidalketa-gastuak ere (arautegi aplikagarriak hala ahalbidetzen badu, bidalketa estandar merkeena ez den bidalketa-mota aukeratu baduzu, gastu gehigarriak izan ezik), ETXEONDOri atzera egiteko eskubidea erabili nahi duzula jakinarazten diozunetik 15 eguneko epearen barruan gehienez ere. ETXEONDOk diru-itzultzea atxiki ahal izango du, produktuak jaso arte edo ETXEONDOri bidali egin frogatu arte.

7.4. Produktuak aldatzea

Ezin da produkturik aldatu, baina zuk baduzu zure produktua itzultzeko aukera. Produktua beste kolore edo neurri batean eskuratzeko, Webgunean eskaria egin beharko duzu berriro.

7.5. Diru-itzultzeen gaineko informazioa

Jatorrizko ordainketa-modu berbera erabiliko da dirua itzultzeko. Banku-transferentzia bidez ordaindu baduzu, Bezeroen Arreta Zerbitzuari jakinarazi beharko diozu, itzultzeari ekiten diozuenean, dirua zuzenean zure kontuan itzul diezazueten. Produktua itzuli eta izapidetu ondoren, dirua itzuliko zaizu.

Produktua itzultzeko arrazoia, akastuna dela edo zure eskariarekin bat ez datorrela ez bada, itzultzearen bidalketa ordaindu beharko duzu.

Nola itzuli eta itzultzeko epeak ezagutzeko, ETXEONDOk helbide hau jarri dizu eskura: info@etxeondo.com.Irakurri arretaz laguntza atala eta bete jarraibideak, atzerapenik gerta ez dadin.

8. Erantzukizuna

ETXEONDOk baldintza orokor horiek betetzen ez baditu, ez-betetzeak edo axolagabekeriak ekar ditzaketen aurreikusteko moduko galera edo kalteen erantzulea izango da. Galerak edo kalteak aurreikusteko moduak izango dira, baldin eta ETXEONDOren ez-betetzearen ondorio nabaria badira edo, legeria aplikagarriaren arabera, kontratua sinatzerakoan zuk eta ETXEONDOk horrela aurreikusi baduzue.

ETXEONDOk Webgunea arretaz sortu badu ere, horretan bildutako informazioak, testuek, agiriek, grafikoek, filmek, musikak eta beste zerbitzu batzuek akatsak izan ditzakete, akastunak edo osagabeak izan daitezke. ETXEONDOk ez du inolako erantzukizunik izango Webgunearen erabileratik (edo erabiltzeko ezintasunagatik) ondorioztatzen den edozein kalterengatik, Webgunearen erabileragatik edo horren edozein eduki jaisteagatik, edo Webgunean elementu akastun edo osagabeak badaude, ordenagailuaren ekipamendua edo programa informatikoak, datuak edo beste material bat kutsa dezakeen birus batek edo ikuspegi teknologikotik kaltegarria den material batek eragindako kalteak barne. Segurtasun-software zifratua erabiltzen badugu ere, ezin da Interneten edo posta elektronikoren bitartez igortzen den informazioaren eta ordainketen segurtasuna bermatu. ETXEONDO ez da komunikazio elektronikoen erabileragatik geratzen den ezein kalte-galeren erantzulea izango.

Webgunearen bidez gure produktuak erostearekin zerikusia duten ETXEONDOren jardueren ondorioz kalte-galerak jasan badituzu, ETXEONDO jarraian adieraziko direnen erantzulea izango da bakarrik:

  1. ETXEONDOren produktuei edo beste material batzuei egindako kalte-galerak;
  2. atalaren arabera kalte-galeren kausa eta zenbatekoa jakiteko sortutako kostuak, zentzuzkoak eta frogagarriak;
  3. atalaren arabera kalte-galerak eragotzi edo murrizteko sortutako kostuak, zentzuzkoak eta frogagarriak.

Adierazitako kalte-galerengatiko zenbatekoa, balegokio, dagokien produktuen salneurria izango da gehienez, legeria aplikagarriarekin bat etorriz.

ETXEONDO ez da kalte-galeren erantzulea izango baldin da horiek hirugarren batek gure produktuak erabiltzen eragin baditu. ETXEONDO ez da kalte-galeren erantzulea izango baldin eta zuk gure produktuak erabiltzen eragin badituzu.

Baldintza orokor hauetan jasotako ezerk ez du ETXEONDOren erantzukizuna baztertzen edo mugatzen –ezta Espainiako Zuzenbidearen arabera baztertu edo mugatu ezin den beste erantzukizun oro ere–, gure axolagabekeria, iruzur edo iruzurrezko adierazpenaren ondorioz heriotzarik edo kalte pertsonalik gertatuz gero. Legeria aplikagarriak baimentzen duen heinean, ETXEONDOk Webguneari edo horren ezein edukiri –esplizitu nahiz inplizitu– aplikagarri zaizkion baldintza, berme, adierazpen edo bestelako zehaztapen guztiak baztertzen ditu.

Kontuan izan ETXEONDOk etxeko erabilerarako eta erabilera pribaturako bakarrik ematen duela Webgunea. Zuk hitzematen duzu Webgunea ez duzula xede komertzial edo enpresarialerako erabiliko, eta ez dugu inolako erantzunik izango, zure aurrean, lortu gabeko irabaziagatik, merkataritza-jarduera galtzeagatik, merkataritza eteteagatik edo merkataritza-aukerak galtzeagatik.

9. Jabetza intelektualaren eskubidea

ETXEONDO da Webgunearen eta horretan argitaratutako material guztien jabetza intelektualaren eskubide guztien titularra. Hori guztia munduko egile-eskubideen gaineko legeen babespean dago. Eskubide horiek guztiak erreserbatuta daude.

Webgunearen edozein orrialderen kopia inprimatu eta laburpenak jaitsi ahal dituzu, baldin eta ETXEONDOri eskaria egiteko beharrezkoa bada edo Webgunea erosketak egiteko modu bezala erabiltzen baduzu.

Ez duzu, inolaz ere, inprimatu edo jaitsi duzun materialen papera edo kopia digitalak aldatuko, ezta irudi, argazki bideo edo audio-sekuentzia edo grafikorik bereiz eta dagokion testuaren ondoan agertu gabe erabiliko ere.

Webgunearen edukiaren titularra ETXEONDO dela onartuko da beti.

Ezin izango da Webgunearen edukiaren atalik merkataritza-xedeetarako erabili ETXEONDOk baimenik ematen ez badu.

Webgunearen edozein atal inprimatu, kopiatu edo jaisten baduzu eta baldintza orokor hauek betetzen ez badituzu, berehala etengo da Webgunea erabiltzeko duzun eskubide eta, guk eskatuta, egin dituzun material guztien kopiak itzuli edo desegin beharko dituzu.

10. Web-orriaren erabilgarritasuna

ETXEONDOk ez du bermatzen Webgunea edo horren edozein eduki beti erabilgarri egongo edo etengabea izango denik. Webgunera aldi baterako sartzea baimentzen da. ETXEONDOk, aldez aurretik jakinarazi gabe, Webgune osoa edo horren zati bat geldiaraz, kendu, eten edo aldatu ahal izango du. ETXEONDOk ez du erantzukizunik izango, edozein zio dela eta, Webgunea une batez edo denboraldi batez erabilgarri ez badago.

11. Zure kontua eta pasahitza

Webgunean izena ematen baduzu, gorde zure erabiltzaile-izena eta zure kontuaren pasahitza eta ez ezagutarazi hirugarrenei.

ETXEONDOk erabiltzailearen identifikazio-kodea edo pasahitza –zuk aukeratu-takoa nahiz ETXEONDOk adierazitakoa– edonoiz desgaitzeko eskubidea du, baldin eta bere zentzuzko ustez, erabilera-baldintza honen xedapenen bat hautsi baduzu.

Zuk ez ezik beste norbaitek ere erabiltzaile gisako zure identifikazio-kodea edo pasahitza ezagutzen dituela badakizu edo susmatzen baduzu, Bezeroen Arreta Zerbitzuari jakinarazi beharko diozu: ESTAMPACIONES ARTESANAS, S.A., Laskibar industrialdea, 1-1a. lokala, 20271, Irura (Gipuzkoa); IFZ: A20087813. Edo egin klik hemen.

12. Baldintza Orokorrak aldatzea.

ETXEONDOk baldintza orokor hauek berraztertu ahal izango ditu noiz edo noiz. Produktuen eskariak egitean, une horretan indarrean dauden baldintza orokorrak aplikatuko zaizkio zu eta ETXEONDOren arteko kontratuari.

ETXEONDOk jakinaraziko dizu baldintza orokorrak berraztertzen baditu, eta baldintzen aldaketa jakinarazteko, orrialde honen goialdean aldaketa eta data adieraziko ditu.

13. Beste baldintza garrantzitsu batzuk

  1. ETXEONDOk bere eskubideak eta betebeharrak laga ahal izango dizkio erakunde bati, kontratu baten arabera, baina lagapen horrek ez du eraginik izango baldintza orokor hauen araberako eskubide edo betebeharretan.
  2. ETXEONDOk idatziz baimentzen badu bakarrik laga ahal izango dituzu baldintza orokor hauen arabera dagozkizun eskubideak eta betebeharrak.
  3. Baldintza orokor hauen paragrafoak bereiz aplikatzen dira. Auzitegi edo agintari eskudun batek erabakitzen badu horietako batzuk baliogabeak direla edo burutu ezin direla, gainerako paragrafoak baliodunak izango dira eta indarrean jarraituko dute.
  4. ETXEONDOk ez badu eskatzen baldintza orokor hauen araberako betebeha-rrak betetzeko edo ez baditu bere eskubideak zure kontra erabiltzen, edo hori egiten luzatzen bada, horrek ez du esan nahi izango zure kontrako eskubideei uko egin dienik, ezta zuk betebeharrak bete behar ez dituzunik. ETXEONDOk, ez-betetze baten ondorioz, bere eskubideei uko egiten badie, idatziz bakarrik egingo du, eta horrek ez du esan nahi izango ondorengo hausterik gertatuz gero automatikoki bere eskubideei uko egingo dienik.

14. Legeria aplikagarria

Baldintza orokor hauek eta hauetatik ondorioztatzen diren gatazka guztiak, horien baliotasuna barne, edo Webgunearen erabileratik edo horretan egin den edozein erosketatik ondorioztatzen direnak, Espainiako Zuzenbidepean egongo dira.