Busti txaleko berria zure irteera guztietan eraman beharreko jantzia bihurtuko da. Janaria, ordezko kamara, eta mugikorrarekin batera jantzi hau zurekin joango da. Ain leku gutxi hartzen du, behin tolestuta zure mailot edo txaketaren poltsiko bat ere ez duela osorik beteko.
Busti euritakoa bezala, Rainsystem Protect materialez eginikoa da, gaurko egun arte Etxeondo -k ekoiztutako txalekorik arinena bihurtuz soilik 79 gramorekin.
Haize-babes bat bezala balio du edozein mendate jeisteko, hotzaz babesten du goizeko temperatura baxuetan, edo iragaiztasuna bermatzen du bular, bizkar, eta sabelean ezhusteko euri arinetan.
Ezaugarri hauek batzea lortu dugu txaleko bakar batean, Rainsystem Protect materialak eskeintzen digun iragaiztasun eta arintasun ondasunei esker.
Bi deitaile islatzaile ditu bizkar-hegaletan txirrindulariaren segurtasuna errepidean handitzeko eta 3 koloretan eskeintzen da ahalik eta hobekien nahasi ditzazun zure Etxeondo -ko beste jantziekin.
Ain pisu gutxi ez du sekula ainbeste eskeini. CHALECO BUSTI
Arintasuna eta uraren aurkako erresistentzia eskeintzeko garatu den material teknikoa. Materialaren fibrak osatzeko erabiltzen den teknologiak haizearen eta uraren aurkako erresistentzi haundi bat sortzen du, eta bere fibren arintasunak material tolesterreza sortzen du.
Etxeondo Pattern
Gure ezagutza teknologiko guztiak batzen dituen teknologia, moldakortasun perfektua bermatzeko baliabide teknologikoak eta talde profesionalekin egiten den elkarlana txirrindulariaren jantzi eta neurri bakoitzean. Diseinua bakarra eta ertrepika ezina da jantzi bakoitzean materiala, bere konpresioa, eta elastikotasunaren arabera. Emaitza; edozein txirrindularirentzat merkatuko jantzirik aurreratuenak lortzea bereizketarik gabe.