GELDI GORE-TEX WINDSTOPPER GALTZERDIA
- Gore-Tex Windstopper materiala
- Thermosystem Termika materiala
Opari hutsezinak, edozein txirrindulariren osagarrien armairua osatzeko.
Oparitu babesa eta transpiragarritasuna hilabete hotzenei berme osoz aurre egiteko.


Ez dakizu zein kulote oparitu?
Hauek dira Etxeondistek gehien erabiltzen dituztenak.
ORHI THERMO
Orhi Thermo gure kulote luze salduena da, orain ehun iraunkorrago eta erresistenteago batekin eguneratua, bere erosotasun bereizgarria galdu gabe. Hotz eta intentsitate handiko irteeretarako diseinatua, isolamendu termikoa, doikuntza anatomikoa eta mugimendu-askatasuna uztartzen ditu errendimendu gorenarekin.
Thermosystem Termika ehunarekin egina, termorregulatzaile eraginkor gisa jarduten du, gorputzeko beroa mantenduz eta hezetasuna kanporatuz. Egitura elastikoak azalaren bigarren geruza balitz bezala egokitzen da, konpresio optimoa eskainiz, pedalei eragitea oztopatu gabe.
Urraki badana darama, dentsitate handiko memoriazko apar biskoelastikoz egina, distantzia luzeetarako eta erosotasun gorenerako diseinatua. Egun hotzenetan ere entrenatzeari uko egiten ez dioten txirrindulari eskaratuentzat pentsatutako jantzia da.
_
KOM THERMO
Kom kulotea gure udazken-negu bildumarako eredu berria da, udako bere parekoaren filosofia berari jarraituz (Tour aldizkari ospetsuak saritua), errendimenduaren eta prezioaren arteko oreka perfektua duen kulotea garatu dugu.
Gure helburua da erosoa eta arina izango den kulote bat eskaintzea, baina, aldi berean, hotzaren aurka babestuko zaituena, zure entrenamenduak arriskuan jarri gabe. Thermosystem Ketaren ehunak baldintza horiek betetzen ditu: pisu arineko zuntz bereziekin garatua, hotzaren aurkako babesa eta beroa eskaintzen ditu. Zuntz hauek azkar lehortzen dira eta izerdiaren lurruna kanpora askatasunez garraiatzen dute; azalarekin kontaktuan ukitu atsegina dute eta erosotasun sentsazio gozoa ematen dute.
Gure goi-mailako modeloetan bezala, xehetasun garrantzitsuenak ere ez ditugu alde batera uzten: gure diseinatzaileek izterreko barnealdean josturarik ez duen patroia sortu dute, pedalei eragitean marruskadurak saihesteko. Tiranteak, berriz, pieza bakarrean eta josturarik gabe eginda daude, ibileran erosotasun osoa bermatuz, askatasun sentsazio eta presiorik ezaren esperientzia paregabea eskainiz.
Badanarako, Uda modeloa aukeratu dugu, dentsitate handiko belaunaldi berriko aparrarekin garatua, kilometroek aurrera egin ahala ere erosotasuna mantentzen duena, errendimendua murriztu gabe. Gure gainerako badanetan bezala, ez dugu itsasgarririk edo estanpaturik erabiltzen, erreakzio alergikoak edo gehiegizko berotasuna saihesteko. Horrez gain, tratamendu antibakterianoa du.
DENA JAKA
Oraindik ez dakizu zeintzuk diren Etxeondoko jaka famatuenak?
Dena berriak maila gorenera eramaten du jaka teknikoen estandarra, egokitzapena, mugikortasuna eta ahaleinean zeharreko erosotasuna hobetzen dituen diseinu berrituari esker. Bere patroi eguneratua anatomikoki gorputzera egokitzen da, mugimendu-askatasuna eskainiz babesari uko egin gabe.
Windstopper teknologiaren eta Gore-Tex-en ePE mintz berritzailearen konbinazioarekin hornituta, haizearen aurkako babes eraginkorra bermatzen du, eta baita iragazgaitasun eta transpiragarritasun aurreratua ere. Hori guztia funtsezkoa da gorputza lehor eta erregulatuta mantentzeko, baldintzarik gogorrenetan ere.
Intentsitate handiko entrenamenduetan edo iraupen luzeko ibilbideetan aritzen diren txirrindularientzat diseinatua, Dena jaka polibalentea, teknikoa eta fidagarria da; errendimendu handiena eskaintzeko prest dagoena, behar duzunean.
_
76 JAKA
76 jaka itzuli da, bere izaera ikonikoa indartzen duen bilakaerarekin. Bere patroi berria estuagoa eta ergonomikoagoa da, aerodinamikari eta bizikletan erosotasunari mesede eginez, jatorrizko esentzia galdu gabe.
Gore-Tex ePE mintz berriarekin egina, azken belaunaldiko iragazgaitasun eta transpiragarritasun babesa eskaintzen du, baldintza gogorretan egindako ibilbide eskarmentudunetarako aproposa. Arina, teknikoa eta funtzionala da; errendimendurako sortua.
Besoan 76 binilo bereizgarria mantentzen da nortasun-ikur gisa, jantzi hau bildumako erreferente bihurtuz. Teknikoa, ezaguna eta eboluzionatua: 76 jakak estiloa eta funtzioa baloratzen dituzten txirrindularientzat ezinbesteko pieza bihurtu da.
Atzealdean hiru poltsiko
Bi norabidetako kremailera luzea
Binilozko logotipoa
Bizkarrean xehetasun islatzaileak
SPF 50+ (UVA babes-maila)
Bizkarrean xehetasun islatzaileak
Free cut estiloko eskumuturrak
Green Pocket (poltsiko jasangarria)
Blokeo-sistemadun kremailera
Atzealdean hiru poltsiko independente
Gerrian doitze-banda
SPF 50+ (UVA babes-maila)

.jpg)
.jpg)

Bizikletan zein kaleanerabili ditzazkezun jantziak ezagutu.
Errendimendu, estilo eta erosotasuna uztartzen dituzten jantzi anitz eta praktikoak, egunean zehar edozein momentutan erabilgarriak.
Opari perfektuak edozein momenturako.
Multiuso eta erabilera anitzeko jantziak, bai bizikletako irteeretarako bai eguneroko bizitzarako. Aukera seguru bat, erosotasuna, kalitatea eta diseinua baloratzen dutenentzat.
TODOTERRENO KONJUNTOA
Alde Thermo termo-maillotak gorputza bero mantentzen du, transpiragarritasuna galdu gabe, eta Arri txalekoa geruza extra bat ematen du haizearen eta hotzaren aurka. Exo Thermo Adventure galtzerdiak itxura osatzen du bere moldaketa ergonomiko eta isolaziozko ehunarekin, erosotasuna bermatuz, baita ibilbide gogorrenetan ere.
Errendimendua, babesa eta malgutasuna bilatzen duten txirrindularientzat diseinatutako jantzia, bai errepidean, gravel-ean edo mendian. Aukera perfektua edozein baldintzatan prest ateratzeko.
.jpg)
KONJUNTO POLIFAZETIKOA
Udazken eta neguko irteeretarako egokia, 8 °C eta 14 °C bitarteko tenperaturetarako da aproposa. Orhi/Olaia Thermo kuloteak isolamendu termikoa, mugimendu-askatasuna eta luzerako erosotasuna eskaintzen ditu, eta Urrun jakak bikain isolatzen du mugikortasuna murriztu gabe. Aurreko panelean duen Windstopper teknologiak haizearen aurkako oztopo gisa jarduten du, erosotasun termikoa mantenduz baldintza zailetan ere.
Jantzi polifazetiko eta teknikoa, errendimendua nahiz erosotasuna alde batera utzi nahi ez duten txirrindularientzat pentsatua, ibilbide hotzetan.

Ezagutu Etxeondoren Casual bilduma eta oparitu jertse edo kamiseta bat bizikletatik kanpo janzteko.

Etxeondo PowerSystem Active
Kremaileradun poltsikoak Botoi ireki erraza
Blokeodun kremailerak
Logoa biniloan
Blokeo-sistemadun kremailera
Aurrealdeko poltsiko zentral bakarra
Xehetasun islatzaileak
SPF 50+ (UVA babes-maila)
Blokeo-sistemadun kremailera
Kremaileradun albo-poltsoak
Bularrean jositako biniloa
Korapilo pertsonalizatuko eta segurtasun-itxieradun kaputxa
Elastiko eta moldagarriak diren eskumuturrak
SPF 50+ (UVA babes-maila)