Trama maillotak berrikuntza eta herentzia uztartzen ditu diseinu fresko eta gaurkotuarekin. Errendimendu bikaina eskaintzen du, erosotasuna eta estiloa bilatzen dutenentzat pentsatua.
Microsystem Performance teknologia erabiltzen da mahuken eta aurreko eta atzeko goiko zatietako ehunean. Ehun teknikoa aukeratzeko kontuan hartzen dira doikuntza ezaugarriak eta uva izpiekiko erresistentzia, eguzkiak gehien jotzen dituen guneak babesteko eta doikuntza estu bat ahalbidetzeko, azalean ezer ez daramazularen sentsazioa sortuz. Gerriaren barnealdean kokatutako banda elastiko bati esker, ez labaintzeko silikonazko mikro txertaketekin, mailotaren doikuntza zehatza lortzen da eta egonkor mantentzen da kilometroak igaro ahala.
Atzeko hiru poltsiko elastiko ditu altuera egokian, erosotasun osoz iritxi ahal izateko.
Goizeko lehen orduetan edo eguzki-argi gutxien dagoen uneetan, txirrindulariaren ikusgarritasuna hobetzeko, atzeko banda islatzaile bat gehitzen da ikuspen handieneko gunean.
Xehetasunak
Etxeondo Microsystem Performance Etxeondo Microsystem Airplus SPF 30+ (UVA) Blokeodun kremailera luzea Hiru poltsiko atzekaldean Banda ez-labaingarria gerrialdean SPF 50+ (UVA)
Konposizioa
89% Polyester 8% Elastan 3% Polyamide
Pisua
107 gr
Microsystem Airplus
Transpirazioa maximizatzeko garaturiko material teknikoa, fibra oso arinekin konposatua. Bere fibren loturan erabilitako teknologiak oso material transpiratzile bat bihurtzen du gorputzak sortzen duen baporea zabaldu eta izerdia lurruntzeko. Arintasun handiko eta bolumen txikiko hariak erabiltzen dira haizearen zirkulazioa hobetzeko eta gorputzaren temperatura mantentzeko.
Microsystem Performance
Arintasunik handiena lortzeko garatu den material teknikoa, fibra oso arin eta iraunkorrekin osatuak. Fibren baturan erabilitako teknologiak pisua txikitzeko aukera uzten du bere moldagarritasuna galdu gabe. Erresistentzi eta arintasun handiko hariak materialaren pisua gutxitzeko.
Etxeondo Pattern
Gure ezagutza teknologiko guztiak batzen dituen teknologia, moldakortasun perfektua bermatzeko baliabide teknologikoak eta talde profesionalekin egiten den elkarlana txirrindulariaren jantzi eta neurri bakoitzean. Diseinua bakarra eta ertrepika ezina da jantzi bakoitzean materiala, bere konpresioa, eta elastikotasunaren arabera. Emaitza; edozein txirrindularirentzat merkatuko jantzirik aurreratuenak lortzea bereizketarik gabe.