Herrialdea United States
Hizkuntza Euskera

Gizona

MENDI MAILOTA

Munduko porturik zorrotzenetan garatua

Close

MENDI MAILOTA

Munduko porturik zorrotzenetan garatua

MENDI MAILOTA

Mendi mailot berria aurrekoaren bilakaera bat da, zenbait hobekuntza eginez. Bereziki azpimarratzekoak dira doikuntza, transpirazioa eta...

Gehiago irakurri

139,46 $

Including for ecotax

Aurkitu Etxeondo banatzaile bat zugandik gertu

150,00 $-tik aurrera bidalketa eta itzulketak dohainik

Espezifikazioak

Xehetasunak

  • Etxeondo Microsystem Performance
  • Etxeondo Microsystem Air
  • Microsystem Airplus panelak SPF 30+ (UVA)
  • Sarezko mahuka barnekaldeak
  • Binilo estanpatuak
  • Blokeodun kremailera luzea
  • Hiru poltsiko atzekaldean
  • Banda ez-labaingarria gerrialdean
  • Green Pocket poltsiko ekologikoa
  • SPF 50+ (UVA)

Konposaketa

72% PA 28% EA

88% PES 12% EA

94% PES 6% EA

Pisua

112 gr

Arintasuna

+

Doitze

+

Transpirabilitatea

+

Tenperatura

18º Min
40º Max

Xehetasunak

Parte interior de las mangas en rejilla

Cremallera larga con bloqueo

Bolsillo ecológico Green pocket

Etxeondo Microsystem Air

Vinilos estampados

Materialak eta ekoizpena

MICROSYSTEM AIR icon

Microsystem Air

Transpirazio maila altu bat lortzeko garatu den material teknikoa, eguzkiaren aurkako 50+ (UVA) babesa eskeintzen duten fibrekin konposatua. Fibren arteko baturan erabilitako teknologiak material transpiratzailea, elastikoa, eta moldakorra bihurtzen dute. Haizearen zirkulazioa hobetzeko bolumen txikiko hariak erabiltzen dira.

MICROSYSTEM AIR closeup

MICROSYSTEM AIRPLUS icon

Microsystem Airplus

Transpirazioa maximizatzeko garaturiko material teknikoa, fibra oso arinekin konposatua. Bere fibren loturan erabilitako teknologiak oso material transpiratzile bat bihurtzen du gorputzak sortzen duen baporea zabaldu eta izerdia lurruntzeko. Arintasun handiko eta bolumen txikiko hariak erabiltzen dira haizearen zirkulazioa hobetzeko eta gorputzaren temperatura mantentzeko.

MICROSYSTEM AIRPLUS closeup

MICROSYSTEM PERFORMANCE icon

Microsystem Performance

Arintasunik handiena lortzeko garatu den material teknikoa, fibra oso arin eta iraunkorrekin osatuak. Fibren baturan erabilitako teknologiak pisua txikitzeko aukera uzten du bere moldagarritasuna galdu gabe. Erresistentzi eta arintasun handiko hariak materialaren pisua gutxitzeko.

MICROSYSTEM PERFORMANCE closeup

Pattern icon

Pattern

Gure ezagutza teknologiko guztiak batzen dituen teknologia, moldakortasun perfektua bermatzeko baliabide teknologikoak eta talde profesionalekin egiten den elkarlana txirrindulariaren jantzi eta neurri bakoitzean. Diseinua bakarra eta ertrepika ezina da jantzi bakoitzean materiala, bere konpresioa, eta elastikotasunaren arabera. Emaitza; edozein txirrindularirentzat merkatuko jantzirik aurreratuenak lortzea bereizketarik gabe.

Pattern closeup

Description

Munduko porturik zorrotzenetan garatua

Mendi mailot berria aurrekoaren bilakaera bat da, zenbait hobekuntza eginez. Bereziki azpimarratzekoak dira doikuntza, transpirazioa eta arintasuna, errendimendu handiko mailota lortuz mendiko edozein ibilbideri aurre egin ahal izateko.

Microsystem Air, Microsystem Airplus eta Microsystem Performance teknologiek, elkarren artean konbinatuta, mailotaren pisua % 10 murriztea, hezetasun gehien pilatzen den guneetan transpirazioa handitzea eta elastikotasuna eta moldagarritasuna hobetzea ahalbidetzen dute, doikuntza perfektua izan dadin edozein txirrindulariren anatomiari.

Mahuken barruko panelak eta alboko urkilak Airplus teknologiarekin eta high-mesh ehunarekin egiten dira. Honi esker transpirazioa maximizatzen da gorputzeko beroa gehien handitzen den guneetan eta gehiegizko hezetasuna kanporatzea lortzen da eta baita termorregulatzaile gisa jardutea ere.

Aurrealdeko eta atzealdeko mesh ehunari aplikatutako Air teknologiak balantze ezin hobea eskaintzen du transpirazioaren eta doikuntzaren artean, errendimenduan inolako eraginik izan ez dezan. Aurrealdean blokeoa duen kremailera bat gehitzen da, ultrarina eta bolumen txikikoa. Horri esker, beharrezkoa izanez gero, mailota esku bakar batekin ireki daiteke, bi eskuak eskulekutik askatu gabe.

Mahuken eta sorbalden diseinuak doikuntza estua eta aerodinamikoa lortzen du Performance teknologiari eta haren ehun teknikoari esker, zeinak hobetu egiten baitu airearen aurkako erresistentzia mendate baten jaitsieran.

Gerriaren barnealdean kokatutako banda elastiko bati esker, ez labaintzeko silikonazko mikro txertaketekin, mailotaren doikuntza zehatza lortzen da eta egonkor mantentzen da kilometroak igaro ahala.

Atzeko hiru poltsiko elastiko ditu altuera egokian, erosotasun osoz iritxi ahal izateko. Green Pocket alboko poltsiko ekologikoa ere badu, edozein bilgarri gordetzeko beste objektu batzuk zikintzea saihestuz eta gero birziklatzea erraztuz.

Goizeko lehen orduetan edo eguzki-argi gutxien dagoen uneetan, txirrindulariaren ikusgarritasuna hobetzeko, atzeko banda islatzaile bat gehitzen da ikuspen handieneko gunean.

Edozein mendate gainditzeko mailot bat. MENDI

Zainketak

  • Erabilpen bakoitzaren ondotik, jarraian jantziak garbitu
  • Garbiketa poltsa bat erabili.
  • Garbiketa mota delikatua erabili eta 30 gradutik igaro gabe.
  • Ez erabili zuritzailerik edota leungarririk.
  • Ez erabili lehorgailurik eta jantzia eguzkitan lehortzea ekidin.