Hasi saioa
Zuen produktuak osotasunean egin eta diseinatzen al dituzue?

Hasieratik jantzi guztiak diseinatu eta sortzen ditugu gure instlazioetan, gehiengoak atzerriko fabrikatzaileak erabiltzen dituzten bitartean gu salbuespena gara. Gure beti material onenekin, hornitzaile paregabeekin eta noski kalitate kontrol zorrotz ugarirekin fabrikatze prozesu bakoitzean, guztia Espainian, enpresaren berezko instalazioetan. Familiarteko enpresa bat gara. Elkarrekin lan egiten dugu eta elkarrekin ateratzen gara bizikletan arropak arduraz probatzera.Txirrindularitza maite dugu eta pasioz jarduten gara. Txirrindularitzarekiko pasioa partekatzen dugu, baita produktuarekiko ere. Gure produktuak bizikleta gainean ondo sentiaraztea nahi dugu. Izan ere, txirrindularia eroso eta seguru sentituz gero, etekin gehiago aterako duela uste dugu. Diseinu dotorea material onenekin konbinatzen dugu errendimendu altuko produktuak lortzeko. Gure produktuak txirrindulari zorrotzenen nahiak betetzeko egiten ditugu. Gure helburua errendimendu onena eta erosotasuna bermatzea da; igande goizetako ibilaldi lasai baterako nahiz entrenamendu gogor bat prestatzeko edo lehiatzeko.

Nola egin dezaket eskaera bat?

Oso erraza da: interesatzen zaizkizun produktuak aukeratu, kolore eta neurria hautatuz, eta erosketa saskira gehitu. Momentu horretan erosten jarrai dezakezu edo eskaeraren onarpenera joan, minutu gutxi batzutan zure saskia bideratzeko prest izango duzu!

Beharrezkoa al da erregistratzea eskaera bat egiteko?

Ez da beharrezkoa web orrian erregistratzea, eskaera bi modutara egin ahal izango duzu gonbidatu gisa erregistratu beharrik gabe edo erabiltzaile profila sortuz, zuretzat onuragarria da erregistratuz alta ematea, horrela zure eskaeretara sarbidea izango baituzu edozein momentutan, zure eskaeraren egoera ezagutu, itzulketa bat kudeatu, edozein datu aldatu, hala nola helbidea etorkizuneko erosketetarako eta zure posta elektroniko bidez gure newsletter-era sartu.

Egin al dezaket eskaera bat telefonoz?

Ez ditugu telefono bidez eskaerak onartzen, eskaera guztiak webgune bidez kudeatu eta ordainduak izan behar dute, baina beharrezkoa irudituz gero ez izan zalantzarik deitzen.

Iragarritako prezioek zergak barne al dituzte?

Webgunean argitaratutako prezio guztiak dagozkien zergak barne dituzte. Zure eskaeraren prezioaren arabera beharrezkoa izango da bidalketa gastuak gehitzea.

Nola ezagutu dezaket gomendatutako neurria?

Neurri egokia aukeratzeko honeko estekako neurrien gidak lagun zaitzake,  horrez gain altuera eta pisu datuak erabiliz. Oso garrantzitsua da bularreko neurriak eta gerrikoak behar bezala hartzea, lehenengoa titiburuen alturan eta bigarrena zilborraren parean. Hala ere, ez baduzu erabat argi, gurekin harremanetan jarri zaitezke honako helbidean fit@etxeondo.com

Eskaera bat deuseztatu ala aldatzea posible al da?

Eskaera bat aldatu edo ezeztatu nahi baduzu gurekin harremanetan jarri behar duzu honako helbide elektronikoan info@etxeondo.com eskaera zenbakia eta egin nahi duzuna adieraziz. Zure esskaera "bidalketarako prest" edo "bidalita" egonez gero ezingo dugu aldatu edo ezeztatu.

Zeintzuk dira erabili ditzakedan ordainketa moduak?

Ordainketak Apple Pay, Google Pay, PayPal, Bizum, Bancontact, Giropay, Ideal eta honako txartelen bidez onartzen dira: Visa, Mastercard eta American Express.


Ordainketa guztiak eroslearen nabigatzailearen konexio birhelbideratze bitartez egiten dira. Modu honetan, ordainketa modua eta datu sartzea bankuetxeko zerbitzari seguru baten inguruan egingo da eta Etxeondoren arduratik kanpo.

Segurtasun neurririk erabiltzen al duzue ordainketa egiterakoan?

Ordainketa guztiak eroslearen nabigatzailearen konexio birhelbideratze bitartez egiten dira. Modu honetan, ordainketa modua eta datu satzea bankuetxeko zerbitzari seguru baten inguruan egingo da eta Etxeondoren arduratik kanpo. Honela, ordainketak enkriptatuak izango dira teknologia seguru bitartez 3D Secure mekanismo legeztatua erabiliz, non bankuetxeak txartelaren jabeari zuzenean datu sekretu bat eskaintzen diolarik erosketei segurtasun gehiago emanez eta inongo momentuan ez dira erregistratuta geldituko txartelaren edo PAYPAL kontuaren datuak ezta ikusgai izango ere Etxeondoko langile bakar batentzat.

Zenbatekoak dira bidalketa gastuak?

Doako bidalketa estandarra eskaintzen dugu 100 EURO, 150 GBP eta 200 $ gainditzen dituzten eskaera guztietan. Zenbateko hori gainditzen ez duten gainerako eskaerek 8 euroko kostu gehigarria izango dute Express bidalketegatik Espainian, eta 14 EURO/GBP, lan egiten dugun gainerako herrialdeetan Standard bidalketegatik. Gainerako herrialde hoietan Express bidalketa-zerbitzu bat dago, 100 EURO eta 150 GBP gainditzen dituzten eskaera guztietarako, 4.95 EURO/GBP kostu gehigarri batekin. 100 EURO, 150 GBP eta 200 $ gainditzen ez dituzten gainerako eskaerek 20 EURO/GBP edo 35 $-ko kostu gehigarria izango dute Express bidalketa bakoitzeko.

Zenbat denbora behar du nire eskaerak iristeko?

Espainiarako bidalketa guztiak gutxi gorabeherako 24/48 orduko entrega-epea dute, lan egiten dugun gainontzeko herrialdetan estandar bidalketak 4/6 eguneko epea dute. Express bidalketa zerbitzua ez izanik, denbora orientagarria da. Express bidalketa zerbitzua denean entrega-epea 24/48 ordukoa da lan egiten dugun gainontzeko herrialdeetan.

Non jarrai dezaket nire eskaeraren egoera?

Behin zure eskaera bidalia denean mezu elektroniko bat jasoko duzu jarraitze zenbakiarekin eta edozein momentutan zure eskaera zein egoeratan dagoen jakiteko esteka ere bai. Zure kontura sarbidea izango duzu eta "nire eskaerak" atalean zure eskaeraren jarraipena egin dezakezu.

Behin eskaera jasota, alda al dezaket neurriz?

Gehienez 30 eguneko epea duzu neurriz aldatzeko nahastu egin zarela uste baduzu. Aldaketa egiteko webgunean sartu eta itzulketen atalean azaltzen diren pausoak jarraitu behar dituzu. Gurekin harremanetan ere jar zaitezke honako helbidean returns@etxeondo.com. Zure eskaerak dohako bidalketa zerbitzua bazuen, itzulpenak ere dohakoak izango dira. Beste kasuetan, itzulketaren bidaltze gastuak zure esku geratuko dira baita itzulketa itzulketarako bidalketa gastuak ere. Produktu guztiak paketean eta egoera berdinean itzuliak izan behar dute, poltsa originala eta etiketekin, produktu berri baten egoeran, erabili eta garbitu gabea. Ez ditugu orban, marka edo ileekin produktuak onartuko. Produktu guztiak gure kalitate sailak berrikusiko ditu. Behin egoera berrian dagoela egiaztatu ondoren, ez erabilpen ezta garbituta ere eta etiketak mantentzen dituelarik, poltsa originala markarik, orbanik edo ilerik gabe dagoela, produktu berri bat bidaliko dizugu behar duzun neurrian. Bidalketa guztiak 72 ordutan kudeatuko dira behin jaso ondoren, eta lehengo erosketan erabilitako bidalketa zerbitzu berdina erabiliko da, posta elektronikoz komunikatuz jarraitze zenbaki berria eta zure eskaera zein egoeratan dagoen ikusi ahal izateko esteka. 

Nire eskaera itzuli al dezaket?

Gehienez 30 eguneko epea duzu neurriz aldatzeko nahastu egin zarela uste baduzu. Aldaketa egiteko webgunean sartu eta itzulketen atalean azaltzen diren pausoak jarraitu behar dituzu. Gurekin harremanetan ere jar zaitezke honako helbidean returns@etxeondo.com. Zure eskaerak dohako bidalketa zerbitzua bazuen, itzulpenak ere dohakoak izango dira. Beste kasuetan, itzulketaren bidaltze gastuak zure esku geratuko dira baita itzulketa itzulketarako bidalketa gastuak ere. Produktu guztiak paketean eta egoera berdinean itzuliak izan behar dute, poltsa originala eta etiketekin, produktu berri baten egoeran, erabili eta garbitu gabea. Ez ditugu orban, marka edo ileekin produktuak onartuko. Produktu guztiak gure kalitate sailak berrikusiko ditu. Behin egoera berrian dagoela egiaztatu ondoren, ez erabilpen ezta garbituta ere eta etiketak mantentzen dituelarik, poltsa originala markarik, orbanik edo ilerik gabe dagoela, eskaera deuseztatuko genuke. Itzulketa guztiak 30 egunetan kudeatuko dira behin produktuak jasota eta diru kopuru guztia itzuliko da ordainketa egin zen modu berean. Erosketan sortutako bidalketa gastuak 100€ / 150 GBP baino eskaera baxuagoetan eta Express bidalketa zerbitzuko erosketetan sortutako gastuak 100€ / 150 GBP baino gutxiagoko eskaeretanez dira iztuliak izango inongo kasuetan eta inongo baldintzapean.

Nire eskaera denda batean itzultzea posible al da?

Ez da posible dendan itzultzea, webgunean egindako eskaerak itzulketen atalean azaltzen diren baldintzak bete dituzte.

Zer egin dezaket jasotako produktua eskatutakoaren ezberdina bada?

Gure kalitate prozesuak huts eginez gero eta zerbait desberdina bidaliz gero, ez arduratu, zure kontuan sartu eta itzulketen atalean ageri diren pausoak jarraitu behar dituzu. Gurekin ere harremanetan jar zaitezke honako helbidean returns@etxeondo.com. Bidali produktua, bidalketa eta itzulketa gastuak gure esku izango dira. Produktu guztiak paketean eta egoera berdinean itzuliak izan behar dute, poltsa originala eta etiketekin, produktu berri baten egoeran, erabili eta garbitu gabea. Ez ditugu orban, marka edo ileekin produktuak onartuko. Produktu guztiak gure kalitate sailak berrikusiko ditu. Behin egoera berrian dagoela egiaztatu ondoren, ez erabilpen ezta garbituta ere eta etiketak mantentzen dituelarik, poltsa originala markarik, orbanik edo ilerik gabe dagoela, eskatutako produktua bidaliko genizuke. Bidalketa guztiak 72 ordutan kudeatuko dira behin jaso ondoren, eta lehengo erosketan erabilitako bidalketa zerbitzu berdina erabiliko da, posta elektronikoz komunikatuz jarraitze zenbaki berria eta zure eskaera zein egoeratan dagoen ikusi ahal izateko esteka.

Zer gertatzen da eskaera bidean hondatzen bada?

Paketea jasotzerakoan pentsatzen baduzu garraioan kalteren bat jasan duela mezulariari idatzi bat utzi behar zaio lehenengo, behin hau eginda gurekin harremanetan jarri gertatutakoa kontatuz eta arazoari konponbide bat bilatuko diogu.

Zenbat denbora irauten du zuen produktuen bermeak?

Etxeondon egunero gogor lan egiten dugu gure produktuetan kalitate hoberena eskaintzeko, zure asetasuna gure arrakasta handiena da. Zure lasaitasunerako bi urteko bermea eskaintzen dugu erosketako momentutik eta zure produktuak fabrikazio akatsik jasango balu fakturarekin batera bidali behar diguzu gure espezialistek ebalua dezaten pasatakoa eta konponbide hoberena emanez, konponketa bermean edo bidalitakoaren berdina beste produktu berri batez aldatzea. Bermeak ezingo du babestu inoiz erabilera normal batetik kanpoko egoera, denborari dagozkion higadura edo garbiketa edo zainketa txar baten ondorioei. Gurekin harremanetan jar zaitezke posta elektronikoz. warranty@etxeondo.com

Nola zaindu eta garbitu behar ditut zuen produktuak?

Orokorrean, gure gomendioa jantziak erabili bezain pronto garbitzea da. Kontuan izan izerdia toxikoa dela, gutako batzuetan gehiago izanik, besteetan gutxiago baina beti hondatuko da jantzia lehenago. Aholkatzen dizugu jantzi izerdituak leku itxi batean ez uztea edo okerrago oraindik, kirol poltsa edo poltsa plastiko barruan. Txirrindulari jantziak bananduta garbitzea aholkatzen dugu igurtziak ekiditeko. Garbitu aurretik, eman buelta jantziei (joskerak kanpoan geratuz). Garbigailuan garbi daitezke, baina beti poltsa bat erabili, ziklo delikatu batean eta ur epelean (gehienez 30º C) Ez erabili zuritzaileak edota leungarriak. Erabili garbigarri likidoa soilik. Jantziak planoan edo zintzilikatuta lehortu, ez erabili lehorgailua eta eguzkitan lehortzea ekidin beti. Maitasun piska bat eskainiz eta atentzio apur bat, zure jantzien bizitza asko hobetuko duzu, gogoratu txirrindulari jantziak ez daudela betirako irauteko eginak.