ETXEONDOren presio progresiboko galtzerdi berriak, hanketako zainen gutxiegitasuna tratatzeko.
Galtzerdi hauen funtzioa azaleko zainak estutzea da, beren diametro txikiari bere horretan eusteko. Modu horretan, odola presio handiagoarekin joango da barne zainen sistemara eta gure ehunak azkar elikatu eta indarberrituko dira. Ondorioz, gure giharrak, tendoiak eta artikulazioak gutxiago nekatzen dira eta ez dute horrenbesteko minik hartzen.
ETXEONDOren presioko galtzerdiek konpresio maila ezberdinak eskaintzen dituzte, pertsona ororen beharretara egokitzearren.