Logotipo de EtxeondoEtxeondo - Prendas deportivas

lege-oharra

Webgune honetan ematen den informazioa, erantzukizun-amaierari buruzko klausula bati, copyright-ohar bati eta datu pertsonalen babeserako arau aplikagarriei —erabilpen-baldintzak barne— atxikita dago.

Copyright-oharra

© www.etxeondo.com, 2007.

Webgune honetako informazioa erreproduzitzea baimenduta dago, baldin eta haren iturria aipatzen bada eta kontrakoa adierazten ez den bitartean. Testu-datuak edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak, etab.) erreproduzitzeko edo erabiltzeko aldez aurretiko baimena behar den kasuetan, baimen horrek lehen aipatutako baimen orokorra ezeztatuko du eta erabilpen-baldintzak, —halakorik balego— argi adieraziko ditu.

Datu pertsonalen babesa

Etxeondok está erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Hori dela eta, Etxeondok, legeak agintzen dituen datu pertsonalen babeserako neurriak hartu ditu, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuetarako segurtasun-neurrien Araudia onartzen duen 994/1999 Errege Dekretuan oinarrituta. Era berean, bere esku dauden babeserako bitarteko tekniko guztiak ere aplikatzen saiatzen da.

Orokorrean, Etxeondorekin, harremanetan jartzeko, datu-orri baten bidez zenbait datu pertsonal ematea eskatuko da.

Hori dela eta, arduradun batek datu pertsonalak tratatzeko helburuak eta bitartekoak zehaztuko ditu eta zerbitzua edo edukia pribatutasun-politikarekin bat datozela berretsiko du.

Pribatutasun-adierazpena

Pribatutasun-adierazpen honekin, Etxeondok zuk emandako informazioa erabiltzeko duen politika azaltzen du:

Datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkatzeko eskubideak

Erabiltzaileei aitortzen zaie datuak eskuratu, ezabatu, zuzendu eta aurkatzeko eskubideak erabiltzeko ahalmena eta, era berean, eskubidea dute datuen lagapenei buruzko informazioa jasotzeko. Horretarako, Etxeondorekin posta elektronikoz harremanetan jar daitezke: mail@etxeondo.com edo ondorengo helbidera idatz dezakete:

Erabilpen-baldintzak